1 Libros encontrados

Puerta Leisse, Gustavo

Eguneroko objektuen atzean gorderik dauden kontu harrigarriak aurkitzeko liburua.Botoi bat, dado bat, frisbeea, euliak harrapatzekoa, eltzeitsua… eguneroko objektuak dira, eta ez diegu arreta handirik eskaintzen. Hala ere, tentuz behatzen ditugunean, benetan harrigarriak dira. Liburu honek jolasera gonbidatzen du, eta pentsatzera nahiz sortzera. XIX. mendearen amaieran eta XX.aren hasieran ospetsu bihurturiko «Gauzen lezioak» genero pedagogikotik abiatuta, orrialdeotan alor ugari biltzen dira, hala nola informazio-liburua, jarduera-liburua, gogoeta filosofikoa eta umore tuntun samarra. Irakurketa ez da azken orrian amaitzen, aitzitik, umeak idaztera, marraztera, pentsatzera, imajinatzera bultzatzen ditu…
24,95€ 23,70€
Has añadido la cantidad máxima disponible.