2 Llibres trobats
Marzabal, Iñigo
Generoa osatzen duten filmak natura eta kultura, indarkeria eta legea edo gizabanakoa eta komunitatea bezalako dikotomia unibertsalen inguruan artikulatuko lirateke. Hiltzat jotako adina aldiz berpiztua, liburuki hau joan den mendeko 60ko hamarkadatik gaur egunera arte Estatu Batuetan egindako westernaz arduratzen da. Urte haiek, 60ko hamarkada, Estatu Batuetako herriaren ''errugabetasunaren galeratzat'' jotzearekin batera, westernak ere (ilunabarrekoa, errebisionista edo deitu nahi zaion bezala) mutazio sakonak jasango ditu. Data horretatik aurrera, generoari atxikitako filmak gero eta ilunagoak eta konplexuagoak izango dira, eta zalantzan jarriko dituzte Mendebaldeko Konkistaren Mitoa eratzeko erabilitako tropo eta konbentzio nagusiak: cowboyaren epika maskulinoa, indarkeriaren funtzio zibilizatzailea, mugaren izaera egituratzailea, Bestearen estatusa, emakumea izan edo indiar basatia, beste askoren artean.
Has afegit la quantitat màxima disponible.
Marzabal, Iñigo
Ohiko historiografiaren arabera, film noir terminoa joan den mendeko 40ko hamarkadaren erdialdean sortu zen Frantzian, Nino Frank kritikariaren eskutik. Denbora gutxian.Ohiko historiografiaren arabera, film noir terminoa joan den mendeko 40ko hamarkadaren erdialdean sortu zen Frantzian, Nino Frank kritikariaren eskutik. Denbora gutxian, izen horrek aurrekaririk ez duen hedapen eta aberastasun diskurtsibo aparta lortuko du, baina soilik Estatu Batuetatik datozen hainbat film ezkor eta ilun karakterizatzeko. Denborazko edota geografiazko berezitasunez haratago, liburu honen helburua ''trama beltz'' horren presentzia arakatzea da, Frantziako zinemaren historiaren zati handi batean, 30eko hamarkadatik gaur egunera arte. Horrela, zine mota hau topaketa dialektiko gisa ulertzen dugu, non Europa eta Amerika elkar aberasten eta elikatzen diren.
Esgotat ara
Has afegit la quantitat màxima disponible.